| Lesio Dermatologikoak - Babak |
|
|
Babak epidermisaren erdialdeko geruzetan sortzen diren jariakin pilaketa txikiak dira. Oinean maiz gertatzen dira lesio horiek eta, are gehiago, paziente kirolarien kasuan. Kirol jardueran oinetako eta galtzerdi ezegokiak edota berriak erabiltzen dituztenean sortzen dira, batez ere. Babak epidermisaren erdialdeko geruzetan sortzen diren jariakin pilaketa txikiak dira. Oinean maiz gertatzen dira lesio horiek eta, are gehiago, paziente kirolarien kasuan. Kirol jardueran oinetako eta galtzerdi ezegokiak edota berriak erabiltzen dituztenean sortzen dira, batez ere. Azala oinetakoekin igurzteak eragiten ditu babak. Arantza-geruzak (azaleko geruza) atxikidura galtzen du, likidoak pilatzen ditu eta agerian geratzen da, baba formarekin. Oineko edozein aldetan sor daitezke, baina gehienetan behatzen inguruan edo orpoan izaten da. Ez badaukagu argi babekin nola jokatu, oro har, azala osorik uzteko ahalegina egingo dugu, horrek germenak sartzea eta infekzioak sortzea saihestuko duelako. Asepsia handia bada bakarrik ziztatuko dugu, eta antiseptikoa jarriko dugu; pobidona iodatua, adibidez. Apositu batekin estaliko dugu, bigarren azala balitz bezala, edo estali gabe utzi, azala ahalik eta lasterren lehor dadin. Batzuetan, likidoa drainatuko dugu, orratz batekin eta hariarekin (josteko erabiltzen dena bezalakoa). Babaren azala orratzarekin zulatuko dugu, eta gutxienez bi hari mutur utziko ditugu, babako edukia haietatik atera dadin. Inoiz ez utzi haria 24 orduz baino gehiagoz, bestela azalera itsatsiko baita. Prebentzioa da garrantzitsuena halako lesio dermatologikoak saihesteko. Horretarako, azala ongi hidratatuta eduki behar dugu, oinetakoetan irregulartasun guztiak ezabatu, eta arreta jarri, galtzerdietako josturak ez daitezen presio guneetan egon. Arrisku handieneko aldeetan bigarren azal moduko filtroak erabili behar ditugu, eta oinetakoa oina presiopean jarri gabe lotu, oinak eta oinetakoak mugimendu ezberdina egitea saihesteko. |
| < Aurrekoa |
|---|

