• JoomlaWorks AJAX Header Rotator
  • JoomlaWorks AJAX Header Rotator
  • JoomlaWorks AJAX Header Rotator
  • JoomlaWorks AJAX Header Rotator
  • JoomlaWorks AJAX Header Rotator
  • JoomlaWorks AJAX Header Rotator
  • JoomlaWorks AJAX Header Rotator
Sarrera

  LEKUZ ALDATU GARA!!

Gure kontsulta Tolosan dago oraindik baina orain  San Inazio kaleko laugarrengoan gaude!!!  

    Gure lana:

    2003ko apirilean ekin genion lanari. Oina aztertzeko eta miatzeko goi mailako teknologia daukagu.

    Podologia medikuntzaren alorretako bat da eta bere helburua oinak aztertzea eta haiei eragiten dieten patologiak saihestea, diagnostikoa egitea eta tratamendua ematea da.

    Podologian era askotako patologiak daude etiologiaren ikuspegitik: infekziosoak, traumatikoak edo jaiotzetikoak. Eragindako ehunen arabera ere aldatzen dira: dermatologikoak, osteoartikularrak edo ehun bigunetakoak izan daitezke.

    Patologia mota bezainbat tratamendu behar dira. Podologian, mozketa eta atxikidurak kentzeko teknikak, terapia farmakologikoak, zuzenketa ortesikoak eta kirurgia erabiltzen ditugu.